09:27

Eibar

Eibar 1 - 1 Sporting

Eibarrek bana berdindu du Sportingen kontra, eta zuzeneko igoera postuetatik aldendu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Armaginak azken unera arte saiatu diren arren, ez dute Sporting mendean hartzea lortu, erritmo biziko partida batean.

  • Eibar-Sporting neurketako irudia

    Eibar-Sporting neurketako irudia. Argazkia: SD Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarren bana berdindu zuen asteazkenean Sportingen aurka jokatutako norgehiagoka bizian. Puntu banaketak LaLiga EA Sportserako bidean jarraitzen ahalbidetzen die oraindik armaginei, baina momentuz zuzeneko igoera postuetatik aldendu dira armaginak.

Etxeko taldeak lehen minutua bete aurretik izan zuen lehen aukera garbia, Mario Sorianok urrunetik egin baina Yañezen ondo gelditu zuen jaurtiketa batekin. Dena den, Sporting ere berehala kokatu zen zelaian, halako sorpresak ekiditeko asmoz. Hala, 13. minutuan markagailuan aurreratzeko abagunea izan zuen Asturiasko taldeak, Hassanek area barruan egindako jokaldi bati esker.

Eibar berriz hurbildu zen Sportingen atera, kanpora joan zen Bautistaren burukada batekin. Bi taldeak hartu-emanean zebiltzala, 21. minutuan iritsi zen asturiarren lehen gola. Rober Pierrek neurtutako erdiraketa egin zion Campuri; jarraian, Arbillak baloi gurutzatua bidali zuen Eibarren ate barrura.

Ondoren, 63. minutuan, epaileak penaltia adierazi zuen, Varanek Tejero area barruan lurrera bota zuela argudiatuta. Aketxek primeran jaurti zuen, sendo ezkerretik eta altuera erdira, Eibarrentzat berdinketa lortuta.

Handik hamabi minutura, Aketxek berak izan zuen Eibar aurretik jartzeko aukera, zuzenean botatako falta batean, baina baloiak langa jo zuen.

90 minutuak beteta, luzapenean (94. minutuan) Esteban Lozanok izan zuen Sportingen azken parada, area kanpotik jaurti baina ezkerretik galdu zen jokaldi batean. Azkenean, bana berdinduta, puntuak banatu zituzten.

Fitxa teknikoa:

1- Eibar: Luca, Tejero, Berrocal, Arbilla, Cristian (Rios Reina, 71. minutuan), Sergio Alvarez, Matheus (Vencedor, 82. minutuan), Aketxe, Mario Soriano (Corpas, 71. minutuan), Stoichkov  (Konrad, 90. minutuan) eta Bautista.

1- Sporting: Ruben Yañez, Pascanu, Izquierdoz, Rober Pier, Cote, Hassan (Juan Lozano, 78. minutuan), Nacho Mendez, Cristian Rivera (Varane, 62. minutuan), Gaspar Campos (Vilalba, 78. minutuan), Victor Campuzano (Djuka, 46. minutuan) eta Otero (Esteban Lozano, 89. minutuan).

Goles, 0-1 m. 21. Campu. 1-1, m. 66. Aketxek, penaltiz.

Epailea: Rafael Sanchez Lopez. Txartel horia atera zion Bautistari,28. minutuan. 75.ean, Nacho Mendezek ikusi zuen txartel horia. 76.ean, Arbillkak eta Matheusek jaso zuten, 87.ean, Izquierdozek, eta 95.ean, Rober Pierrek.

Gorabeherak: Arratsalde euritsua Ipuruan. Guztira, 4.054 ikusle bildu ziren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    17 12:50 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamahirugarren etapa
    18 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena