23:56

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek partida irauli du bigarren zatian Levanteren aurka (3-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Eibarri partida zaildu zaio Arbillaren akats baten ondorioz, baina bigarren zatiko hiru golek garaipena eman diete armaginei.

  • Eibarreko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: SD Eibar

    Eibarreko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: SD Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibar garaipenaren bidera itzuli da larunbat honetan Ipuruan, Levanteren aurka lehen zatian maldan gora jarri zaion partida irauli ondoren (3-1), Hypermotion Ligako 17. jardunaldian.

Minutu bat jokatu aurretik, Sergio Alvarezen erdiraketa bat Stoichkovek buruz jo du, baina Andres Fernandezek bertan behera utzi du etxekoen lehen aukera.

Dani Gomez izan da Arbillak gaizki neurtu duen pase bat aprobetxatu duena Levante aurreratzeko, baloia jaso eta Luca Zidane goitik gaindituta (0-1).

Eibarrek, baina, ez du atsedenaldira markagailuan atzetik joan nahi izan, eta, atsedenaldiaren atarian, baloiak Alex Valleren besoan jo du. Epaileak penalti adierazi du, eta Corpasek berdinketa jarri du markagailuan (1-1), 11 metroko puntutik egindako jaurtiketa gauzatuta.

Bigarren zatiaren hasieran, Cristian Gutierrezek bakarkako jokaldi bikaina egin du, erdiraketa batekin bukatuta, eta Stoichkovek maisuki errematatu du buruz armaginen bigarren gola sartzeko (2-1).

Eibarrek aldea handitu du, Stoichkovek baloia Bautistari eman ondoren, Errenteriako aurrelariak nahi bezala gaindituta Levanteko atezaina (3-1).

Fitxa teknikoa:

3.- Eibar: Luca, Corpas, Berrocal, Arbilla, Cristian (Rios Reina, 72. min), Sergio Alvarez, Matheus, Aketxe (Quique, 80. min), Mario Soriano (Yriarte, 87. min), Stoichkov (Konrad, 80. min) eta Bautista (Rhamani, 87. min).

1.- Levante: Andres Fernandez, Capa, Postigo, Vezo (Dela, 14. min), Alex Valle, Oriol Rey, Algobia (Oscar Clemente, 73. min), Kochorashvili, Pablo Martinez (Lozano, 59. min), Ivan Romero (Fabricio, 59. min) eta Dani Gomez (Bouldini, 73. min).

Golak: 1-0, 33. min: Dani Gomez. 1-1, 45+5. min: Corpas (penaltiz). 2-1, 53. min: Stoitchkov. 3-1, 73. min: Bautista.

Epailea: Adrian Cordero Vega. Txartel horia atera die Stoichkov, Matheus, Oriol Rey eta Berrocal jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena