19:14

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek amaiera eman dio bolada txarrari, Racing Ferroli irabazita

EITB Media

Armaginek mendean hartu dute Galiziako taldea 2-0eko emaitzarekin Ipuruan, Hypermotion Ligako seigarren jardunaldiko partidan. Ondorioz, hiru porrot jarraian zeramatzan Eibarrek bolada txarra eten du.

  • Eibar

    Arbilla, Eibar taldeko jokalaria, Racing Ferroli sartutako gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek garaipena bereganatu du Racing Ferrolen aurka 2-0eko emaitzarekin Ipuruan, igande honetan, iralairaen 17an, Hypermotion Ligako seigarren jardunaldiko norgehiagokan. Horrenbestez, hiru porroteko boladari amaiera eman dio talde armaginak, 6 puntu ditu eta bigarrenez irabazi du aurtengo denboraldian.

Lehen zatia parekatua izan da. Hobeto hasi da Racing Ferrol. Galiziako taldeak abagune argia izan du 4.minutuan, baina Luca Zidanek saihestu du bisitarien gola. Eibarren erantzuna 24. minutuan iritsi da; Stoichkovek, ordea, ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Minutu bat beranduago, aldiz, Eibarrek ez du barkatu: Stoichkovek jarri du 1-0ekoa markagailuan, Matheusen pasea jaso eta Cantero atezaina gaindituta.

Ondoren, atsedenaldira iritsi arte Eibarrek defentsan lan egin behar izan du, eta Racing Ferrolek erasora jo duen arren, Galiziako taldea ez da Zidaneren atea zulatzeko gai izan.

Bigarren zatian lasaiago jokatu du Eibarrek. Baloi-jabetza luzeagoak izan ditu, eta partidari nahi izan duen erritmoa sartu dio. Hala, 62. minutuan, Arbillak gola sartu du (2-0), Vencedorrek erdiraketa errematatu eta baloia aurkariaren ate barruan sartuta.

Norgehiagokako azken txanpan armaginek ez dute gehiegi sufritu, ondo eutsi diote bi goleko errentari ta hiru puntuak poltsikoratu ditu (2-09.

Fitxa teknikoa:

2 - Eibar: Luca, Tejero, Sergio Álvarez, Arbilla, Cristian, Vencedor (Iriarte, 72. min), Matheus, Aketxe (Corpas, 56. min), Mario Soriano, Stoichkov (Rahmani, 57. min) eta Quique (Bautista, 82. min).

0 - Racing Ferrol: Cantero, Cubero (Alvaro, 70. min), Jon Garcia, Clemente (Castro, 70. min), Brais, Carlos, Bernal, Señé (Vadillo, 79. min), Heber (Fran Manzanera, 70. min), Iker eta Merino (Manu Justo, 79. min).

Golak: 1-0, 25. min. Stoichkov. 2-0, 62. min: Arbilla.

Epailea: Manuel Jesus Orellana. Txartel horiak atera dizkie Heber (31. min) eta Cubero (m.6) Racing Ferroleko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena