17:25

Eibar

Kontratu etetea

Eibarrek akordioa lortu du Franchurekin kontratua eteteko

EITB MEDIA

Franchu Feuillassier 2021-2022 denboraldian iritsi zen Eibarrera. Eskuin muturra Real Madrilen harrobian hezi zen. Eibarrek fitxatu zuen 2021eko ekainean eta hiru denboraldirako sinatu zuen.

  • Franchu Feuillassier. Argazkia: SD Eibar

    Franchu Feuillassier. Argazkia: SD Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek eta Franchu Feuillassier argentinarrak bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko akordioa lortu dute.

Franchu Feuillassier 2021-2022 denboraldian iritsi zen Eibarrera. Eskuin muturra Real Madrilen harrobian hezi zen. Eibarrek fitxatu zuen 2021eko ekainean eta hiru denboraldirako sinatu zuen.

Handik hilabete gutxira, lesio larri bat izan zuen, eta, ondorioz, ligako kanpaina osoa galdu zuen. Aurreko denboraldian, 2022-23an, Franchu Cartagenara joan zen utzita eta 27 partida jokatu eta 2 gol sartu zituen.

Uda honetan itzuli da talde armaginera eta denboraldiaurrean parte hartu du Joseba Etxeberriaren aginduetara, baina azkenean klubak eta jokalariak euren bideak banatzea erabaki dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena