Eibar
Denboraldi bukaerara arte
I. G. | EITB MEDIA
Zaragozatik datorren ezker hegalekoak denboraldi amaierara arte sinatu du kontratua, baina bi asterako probaldian egongo da.
Daniel Lasure. Argazkia: SD Eibar
Daniel Lasurek 22-23 denboraldia amaitu arte sinatu du kontratua Eibar Kirol Elkartearekin. Bi asteko probaldia izango du, eta taldeak ekainaren 30era arte mantendu nahi duten erabakitzeko zain egongo da.
Zaragozaren harrobian hezitako ezker hegala Leganesen eta Tenerifen aritu da aurretik, eta 75 partida jokatu ditu SmartBank Ligan, gol bat sartuz eta bost asistentzia eginez.
Imanol Garcia de Albeniz ordezkatzeko burutu du Eibarrek fitxaketa, Lugoren aurka Akilesen tendoia hautsi baitzuen, eta baja izango da epe luzerako.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa