19:01

Eibar

SmartBank Liga

Eibarrek, jokalari bat gutxiagorekin, hiru puntuak atera ditu Lugotik (0-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Penalti bati esker, eibartarrek aurrea hartu dute lehen zatiko azken txanpan eta Jon Bautistak Alberto Rodriguezen akats bat aprobetxatu du partida ixteko.

  • Eibarreko jokalariak gol bat ospatzen

    Eibarreko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibar azken porrotetatik suspertu da Anxo Carron lortutako garaipenarekin (0-2), emaitzari eutsi behar izan dion partida batean, lehen zatiko luzapenean hamar jokalarirekin geratu ondoren.

Lugo - Eibar partidako laburpena

Penalti bati esker, eibartarrek aurrea hartu dute lehen zatiko azken txanpan, eta Jon Bautistak Alberto Rodriguezen akats bat aprobetxatu du bigarrena egiteko.

Eibarrek, bajaz josita, erasora jo du lehen zatian, Tronchok eskuin hegaletik egindako erasoekin. Gainera, Imanol Garcia bera bakarrik lesionatu da, eta eskuin hankan min hartu du.

Etxekoak animatu egin dira Gui Fuedes portugaldarraren jokaldiekin. Haren erdiraketa batek langa jo du 27. minutuan.

VARak lehen aldiz hartu du parte De la Fuente Ramosek Panticen esku bat areaz kanpo zigortzeko hartutako erabakia zuzentzeko. Hamaika metroko puntutik, Stoichkovek Whalley gainditu du (0-1).

Eibar gol gehiagorekin joan ahal izan da atsedenaldira (Nolaskoainek langara bidali du errematea), baina jokalari bat gutxiagorekin bukatu du, Javi Muñozek txartel gorria ikusi baitu Andoni Lopezi egindako falta baten ondorioz.

Eibarrek eutsi egin dio eta Lugok ia ez du zulorik aurkitu. Whalleyk eibartarrek bigarrena sartzea ekidin du, Matheusen jaurtiketa bat geratuta, eta horri esker bere taldea bizirik iritsi da azken minutuetara.

Lugokoek Eibar atzean sartu dute, baina eraso horiek ez dute emaitzarik lortu, eta Jon Bautistak markagailuan aldea handitu du Alberto Rodriguezen akats bat aprobetxatuta (0-2).

 

Fitxa teknikoa

0 - Lugo: Whalley; Calavera (Xavi Torres, 65. min), Pantic (Idrissa, 84. min), Alberto Rodriguez, Andoni Lopez (Ze Ricardo, 60. min); Gui Guedes, El Hacen (Cuellar, 46. min), Señe; Baena (Scepovic, 60. min), Manu Barreiro eta Sebas Moyano.

2 - Eibar: Luca Zidane; Arbilla, Venancio, Berrocal, Imanol (Sergio Alvarez, 20. min); Nolaskoain, Matheus; Troncho, Javi Muñoz, Rahmani (Corpas, 70. min); eta Stoichkov (Bautista, 84. min).

Golak: 0-1, 40. min: Stoichkov, penaltiz. 0-2, 92. min: Bautista.

Epailea: De la Fuente Ramos. Javi Muñoz kanporatu du, txartel gorria aterata. Txartel horia atera die Pantic, Xavi Torres, Matheus eta Corpas jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena