20:32

Eibar

SMARTBANK LIGA

Eibarrek aste biribila itxi du Oviedo garaituta (1-0)

A. B. R | EITB MEDIA

Armaginek hiru puntuak lortu dituzte Ipuruan Peru Nolaskoainek bigarren zatian sartutako golari esker. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak irabazi egin ditu azken astean jokatu diren hiru partidak.

  • Javi Muñoz eta Luismi

    Javi Muñoz eta Luismi. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek Oviedori irabazi dio Ipuruan (1-0). Peru Nolaskoainek sartu du gola geldikako jokaldi baten. Garaipenari esker, aste bikaina itxi dute armaginek jokatutako hiru partidak irabazi ondoren.

Eibar - Oviedo partidako laburpena (1-0)

Aukera argirik gabekoa izan da lehen zatia. Eibarrek eta Oviedok arrisku gutxi hartu dituzte, eta erritmo apalean jokatu dute. 17. minutuan iritsi da partidako lehen abagune argia; Marcelo Flores mexikarrak jokaldi aparta egin, eta erdiraketa jarri du ezker hegaletik, baloia areatik igaro da, baina ez da taldekiderik iritsi.  

36. minutuan Eibarrek eman du abisua, Blanco Leschukek gertu izan du gola, baina area txikitik orpoz egindako errematea kornerrera bidali du Quentin Braat atezainak. Horrela heldu da norgehiagoka atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi orduko, Asturiasko taldeak ez du aparte izan gola; Eibarrek zelai erdian galdu du baloia, eta kontraeraso azkar baten ostean, Hugo Rama Oviedoko aurrelariak gehiegi gurutzatu du jaurtiketa.

Eibarrek bereganatu du baloiaren jabetza azken ordu erdian, baina asko kostatu zaio aukerak sortzea. 71. minutuan, dena aldatu da armaginek gola sartu dutenean estrategia jokaldi baten: Nolaskoainek buruz errematatu du Matheus Pereirak jaurti duen korner itxia, eta Eibarri abantaila eman dio (1-0).

Azken ordu laurdenean ondo eutsi dio markagailu estuari Eibarrek. Kanpotarrek ez dute arriskurik sortu, eta garaipena Ipuruan geratu da.

Fitxa teknikoa:

1- Eibar: Luca, Correa (Tejero, 82.min), Berrocal, Arbilla, Imanol, Sergio Alvarez (Nolaskoain, 56.min), Matheus, Vadillo, Javi Muñoz (Stoichkov, 56.min), Rahmani (Corpas, 56.min) eta Blanco Leschuk (Bautista, 82.min).

0- Oviedo: Braat, Lucas, Rodri Tarín, Dani Calvo, Abel Bretones, Hugo Rama (Viti, 73.min), Jimmy, Luismi (Obeng, 84.min), Marcelo (Borja Sánchez, 60.min), Sergi Enrich eta Borja (Mangel, 73.min).

Gola: 1-0 69.min Nolaskoain.

Epailea: Raul Martin Gonzalez kanariharra. Txartel horia atera dio Vadillori eta Matheuseri.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena