20:32

Eibar

FITXAKETA

Eibarrek bere atzealdea sendotu du Juan Berrocalekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Defentsa andaluziarra Sevillatik helduko da talde armaginera, eta 2024ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du.

  • Juan Berrocal

    Juan Berrocal. Argazkia: Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek eta Sevillak akordioa lortu dute Juan Berrocal atzelari andaluziarrak talde armaginean joka dezan, Eibarrek berak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Berrocal 1999an jaio zen Jerez de la Frontan (Cadiz), eta Sevillaren harrobian hezitako erdiko defentsa da. Azken denboraldian Sportingen jokatu du utzita, eta 32 partidatan aritu da asturiarrekin (Ligan, 28; Kopan, 4).

Bi denboraldirako kontratua sinatu du Eibarrekin, 2024ko ekainaren 30era arte, eta, hartara, gipuzkoarren 2022-23 denboraldiko bigarren fitxaketa da (Rios Reinarena izan zen lehendabizikoa). 

Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldearen defentsa-lerroa indartzera helduko da Berrocal; izan ere, aurreko denboraldian Eibarren utzita jokatu zuen Chema Rodriguez Getafe bere jatorrizko taldera bueltatu da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena