Eibar
Newcastle taldekoa
eitb.eus
Japoniarra aurrelaria da, 28 urte ditu eta 20/21 denboraldia bukatu arte izango da Eibarren.
Yoshinori Muto. Argazkia: Eibar
Eibarrek eta Newcastelek akordioa itxi dute, eta Yoshinori Muto jokalari japoniarrak talde armaginean jokatuko du utzita 20/21 denboraldia bukatu arte.
28 urteko aurrelaria da Muto, eta bere selekzioarekin artitutakoa da. 18/19 denboraldian iritsi zen Newcastlerera, Alemaniako Mainz taldea hiru denboraldi bikain burutu eta gero. Bundesligan 72 neurketa jokatu zituen, 23 gol lortuz eta 11 asistentzia emanez.
Aurrelari japoniarrak 12 zenbakia eramango du soinean, eta aurreneko lan saioak bakarka egingo eta gero, hurrengo astean taldeekin arituko da.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa