Eibar
Jose Luis Mendilibar
EITB.EUS
Armaginen entrenatzailek euren jomuga maila mantentzea dela berretsi egin du.
Jose Luis Mendilibar, Eibarreko entrenatzailea
Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak koronabiruseko pandemiaren deseskalatzeagatik tabernetako edukieraren zati bat bete ahal den bezala, futbol-zelaietan ere, jendea sartzearen alde azaldu da COPE irratiko El Partidazo saioan egindako elkarrizketan.
"Gaur egungo egoera ikusita, nire uste apalean jokatu ahal den bezala jendea futbol-zelaietara joan beharko litzateke. Tabernetan dauden bezala, zegatik ezin du edukieraren heren batek futbol-zelaiak bete?", adierazi du Mendilibarrek.
Santander LaLiga aste honetan hasiko da eta partida asko jokatu behar dira oso denbora gutxian, "ez gaude prest hainbeste partida jokatzeko. Oso denbora gutxi da eta neurketa gehiegi direla uste dut", gehitu du.
Horrez gain, kexatu egin da futbolean gauza asko aldatzen ari direlako, "gauza asko ez dakizkigu, lehiaketa gelditu behar bada berriro zer gertatuko den jaitsierako postuekin ez dakigu, ezta txapeldunik egongo den ala ez... txapelketa hastean guzti hori jakin behar dugu, normak ezin dira aldatu lehiaketa martxan dagoenean. Gure helburua maila mantentzea izaten jarraitzen du eta horretarako egingo dugu lan".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa