19:15

Eibar

LESIOA

Esteban Burgos jokalariari ebakuntza egingo diote masailezurra sendatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eibar taldeko jokalari argentinarra joan zen larunbatean lesionatu zen Raul Garciarekin tupust egin ostean, Athleticen aurkako partidan.

  • Esteban Burgos San Mameseko aulkian.

    Esteban Burgos San Mameseko aulkian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esteban Burgos Eibarreko jokalariari ebakuntza egingo diote asteazken honetan, hautsita duen masailezurra sendatzeko. Jokalari argentinarra Raul Garciarekin tupust egin ostean lesionatu zen joan zen larunbatean, San Mamesen jokatutako euskal derbian.

Eibarrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, goizeko lehen orduan egingo diote ebakuntza.

Partidaren ondoren egin zioten azterketa medikoaren ondoren, masailezurraren aurreko eta atzeko hormen eta eskuineko horma orbitarioaren haustura diagnostikatu zioten.

Astelehenean, argentinarrak aurpegi-masailetako espezialista batekin hitz egin zuen, eta hark ebakuntza egiteko beharra zehaztu zuen.

Esteban Burgosek larunbatean egin zuen debuta Eibarrekin, Bigas ordezkatu baitzuen lehen zatian, eta, aurpegian lesioa izan ondoren, bukaerara arte jarraitu zuen jokatzen, masailezurra hautsita eduki arren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena