Eibar
FITXAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde armaginak Balearretako atzelariaren gain zeukan eroste-aukera baliatu du.
Pedro Bigas, bere aurkezpenaren egunean. Argazkia: artxiboko irudia
Pedro Bigas armaginak Eibarko jokalari izaten segituko du beste hiru denboraldiz, 2022ra arte, hain justu. Izan ere, talde armaginak Mallorcako atzelariaren gain zuen eroste-aukera gauzatu du.
Las Palmasek utzita heldu zen Bigas Eibarrera joan zen udan, eta, Lehen Mailan jarraitzekotan, talde gipuzkoarra hura erostera behartuta zegoen.
Mendilibarrek errotazioko jokalari gisa erabili izan du atzelaria. Guztira, 600 minutuz egon da berdegunean, 10 norgehiagokatan zehar, eta horietako zazpitan hasierako hamaikakoan atera da.
Gipuzkoarren fitxaketa hori Sergi Enrichen kontratu-berritzeari batu behar zaio, hark ere 2022ra arte jarraituko baitu armagin izaten.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa