19:14

Eibar

Larunbat honetan, 18:30ean

Eibarrek sasoiari eutsi nahi dio Balaidosen

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

El equipo gallego, que en el último partido disputado ante el Alavés ofreció una leve mejoría en el juego, espera reencontrarse con la victoria después de encadenar seis jornadas sin ganar.

  • Eibar eta Sevillaren arteko neurketako artxioko argazkia. EFE

    Eibar eta Sevillaren arteko neurketako artxioko argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Celtaren aurka neurtuko dira armaginak larunbat honetan Maxi Gomez goleatzailea aulkian izango delarik lesio bat dela medio, eta irabazteko larritasun handia dutelarik bere entrenatzaile duten Antonio Mohamed argentinarra kinka larrian baitago.

Talde galiziarrak Alavesen aurka Balaidosen jokatutako azken partidan aurrekoetan baino itxura hobea eman zuen porrota jasan arren, beraz, sei jardunaldi jarraian irabazi gabe eman ostean, dena eman eta garaipenaren bila aterako dira armaginen aurka.

Egoera larria bizi dute, izan ere, Carlos Mouriñok gidatzen duen zuzendaritza-batzordeak ezusteko jakinarazpen harrigarri bat bidali zion afizioari taldeari babesa eskaintzeko eskainiz, aurreko partidetako oihuen harira.

Mohamedek ondo baino hobeto daki bere burua jokoan dagoela eta estreinakoz, alineazioa aldatu beharko du, non aurrelari fisikoa jarri nahi izaten duen Iago Aspasek 9 gisa jokatzeko, Emre Mor eskuin hegalean, Boufal ezkerrekoan eta Brais Mendes laguntza gisa.

Eibar, aldiz, indartsu iritsiko da Balaidosera Gironaren aurka irabazitako hiru puntuen ostean eta Athleticen aurka berdinketa erdietsi ostean, neurketa osoan zehar nagusi izanik.

Horrexegatik, sailkapenak bakoitzena gehiago estutzen duen arren, armaginek jakin badakite sasoi betean daudela eta sailkapeneko postu arriskutsuetatik aldentzeko baliatu dezaketela Balaidoseko aukera.

Jose Luis Mendilibarrek Paulo, Escalante, Pedro Leon eta Dmitrovicen hutsunea igarriko du, beraz, Markel Areitio deitu du ordezko atezain gisa.

Oraingo honetan, gainera, Hervias eta Calavera izan dira taldearekin bidaiatu ez dutenak, arrazoi teknikoak dela eta.

Hamaikako posibleak:

Celta: Sergio Alvarez; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Junca; Beltran, Lobotka; Emre Mor, Brais Méndez, Boufal; eta Aspas.

Eibar: Riesgo; Ruben Peña, Ramis, Arbilla, Cote; Jordan, Diop; Orellana, Charles, Cucurella; eta Enrich

Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez

Zelaia: Balaídos

Ordua: 18:30

 

Celtaren aurka neurtuko dira armaginak larunbat honetan Maxi Gomez goleatzailea aulkian izango delarik lesio bat dela medio, eta irabazteko larritasun handia dutelarik bere entrenatzaile duten Antonio Mohamed argentinarra kinka larrian baitago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena