Eibar
Fitxaketa
Agentziak | Erredakzioa
26 urte ditu, eta 2009-10 denboraldian egin zuen debuta Sportingeko lehen taldearekin. Lehen Mailara igo zen taldean parte hartu zuen.
Sergio Alvarez fitxatu du Eibarrek / Argazkia: Eibar.
Sergio Alvarez Eibarko jokalari berria da. Erdilaria Sportingetik dator, eta lau denboraldirako fitxatu du armaginekin.
26 urte ditu asturiarrak, eta Gijoneko taldearen beheko mailetan aritu da. 2009-10 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta momentu horretatik 186 partida jokatu ditu.
Abelardoren Sportingen jokalari garrantzitsua izan zen. Jokalari gaztez eta harrobikoez betetako talde horrek Lehen Maila igotzea lortu zuen.
Alvarezek Lehen Mailan jokatzea hautatu du, Sporting Bigarren Mailan geratuko zela jakin ostean. Eibar izan da 6 milioi euroko etete klausulara gehien gerturatu den talde. 4 milioi euro baino gehiago ordaindu dute armaginek.
Agentzien arabera, Ruben Barajak, Sportingeko entrenatzaileak, Alvarez taldean geratzea eskatu zion klubari.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa