21:13

Eibar

DENBORALDI-AURREA

Eibarrek galdu egin du Austriako lehen lagunartekoa (0-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Istambul Basaksehir talde turkiarraren golak bigarren zatiko hasieran eta amaieran iritsi dira (53. eta 89. minutuetan).

  • Bebe partidako une batean. Argazkia: @SDEibar

    Bebe partidako une batean. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek galdu egin du astelehen honetan Kossengo (Austria) egonaldian jokatuko dituen lagunartekoetako lehenengoa. Istambul Basaksehir talde turkiarra armaginak baino gehiago izan da (0-2).

Turkiarren golak bigarren zatiko hasieran eta amaieran iritsi dira (53. eta 89. minutuetan). Eibarrek, bere aldetik, ez du aukera askorik izan, azpimarratzeko bakarretakoa Kike Garciak langa gainetik bidali duen burukada bat izan da (markagailuan 0-1ekoa zegoenean).

Armaginek Austriako egonaldiko lehendabiziko egunetako intentsitatea igarri dute, eta garbi geratu da beren sasoi-puntu onenetik urruti daudela.

Horrela onartu du Jose Luis Mendilibar Eibarren entrenatzaileak ere partida ostean. Izan ere, gaurko aurkariak bere taldeak baino "bi aste gehiago" daramatzala entrenatzen nabarmendu du. Gaineratu duenez, "aurreikusia" zuten norgehiagoka joan den bidetik joan zitekeela.

Eibarrek beste neurketa bat izango du asteartean. Swansea talde galestarra izango du aurrez aurre, iragan denboraldian Premier League txapelketatik bigarren mailara jaitsi berria dena, hain zuzen ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena