Eibar
Giharretako lesioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Giharretako lesio bat dauka, Bartzelonaren aurkako asteburuko partidan egin zuena.
Ivan Ramis, larunbatean Bartzelonaren aurka jokatutako partidako une batean. Argazkia:EFE
Eibarrek astelehen honetan jakitera eman duenez, Ivan Ramis defentsak distentsioa dauka eskuineko aduktorean, eta, horren eraginez, hamabost egun inguru egongo da zelaietatik kanpo.
Ramisek titular jokatu zuen larunbaten, Bartzelonaren aurkako norgehiagokan, baina lehen zatian besterik ez zen egon berdegunean, min hartu eta haren ordez David Lomban atera behar izan baitzen.
Horrenbestez, baleartarrak Celta, Vila-real eta Deportivoren aurkako partidak galduko lituzke eta Real Madrilen aurka, martxoaren 10ean, jokatu beharreko lehian jarduteko gertu egongo litzateke.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa