Eibar
Lesioa
eitb.eus
Honakoa urtebete baino gutxiagoan erdilari armaginari egin behar izan dioten hirugarren ebakuntza izan da.
Fran Rico. Artxiboko argazkia: EiTB
Fran Rico Eibar taldeko erdilariari ebakuntza egin dio astearte honetan Gasteizen Mikel Sanchez doktoreak, eskuineko belaunean zituen osteofitoak garbitzeko asmoz.
Eibar taldeak berak eman du horren berri, astearte gauean argitaratu duen ohar labur baten bidez.
Azken hau urtebete baino gutxiagoan erdilari armaginari egin behar izan dioten hirugarren ebakuntza izan da. Lehendabizikoa iragan ekainean egin zioten, eta hilabete batzuk geroago, irailaren bukaeran, ebakuntza-gelatik pasatu behar izan zuen berriro, aipatu artikulazioan zeukan kondropatia zuzentzeko.
Sanchez doktoreak ebakuntza egin ostean, hiru hilabete emango ditu bajan, aurreikuspenen arabera.
Hurrengo zuzenekoak
| 07 | 08:10 - 11:30 | ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar