Eibar
Akordioa
Erredakzioa
Valentziak jakinarazi duenez, akordiora iritsi da tade armaginarekin Orellanak Eibarren joka dezan utzita denboraldi amaierara arte. Urtarrilan hasiko da jokatzen.
Fabian Orellana Valentzia-Athletic partida batean. Argazkia: EFE
Valentziak jakinarazi duenez, Turiako kluba akordiora iritsi da Eibarrekin Fabian Orellanak talde armaginean joka dezan denboraldi amaierara arte. Klub armaginak jokalaria erosteko aukera izango du. Eibarrek ondorengo egunetan egingo du ofizial akordioa eta Orellana laster hasiko den arren armaginekin entrenatzen, ezingo du urtarrilara arte jokatu.
Orellana Valentziak fitxatu zuen Celtatik 2016-2017 denboraldiko neguko merkatuan. Eduardo Berizzo Celtako entrenatzailea zenarekin arazoak izan zituelako joan zen Vigoko taldetik. Valentzian minutu asko ez, baina batzuk jokatu zituen. Deboraldi honetan, ordea, ez da sartu Marcelino Garcia Toral entrenatzailearen planetan eta Kopan bakarrik izan ditu minutuak.
Urtarrilaren 1era arte armaginekin jokatu ezingo duen arren, bi taldeak ados daude jokalaria ahalik azkarren armaginen entrenatzen hasi dadin. Valentziak ez ditu argitu lagatze honen kontu ekonomikoak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa