Eibar
Errege kopa, (1-2)
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek Celtaren aurka Ligan egindako antzeko akatsak errepikatu dituzte, eta ezin izan diote emaitzari bueltarik eman.
Sergi Enrich izan da armaginen golegilea. Argazkia: EFE
Celtak garaipena erdietsi du Ipuruan, Ligan erabilitako bide bera baliatuta, hau da, geldikako jokaldiak eta goiko jokoa. Horrenbestez, Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa bere alde jarri dute nabarmen galiziarrek.
Eibarrek ondo ekin dio norgehiagokari, goian presioa eginez, Mendilibarri gustatzen zaion moduan, Celtaren jokoa hasierako paseetatik eteteko asmoz. Baina armaginei ez die luzaroan iraun bizitasun horrek; izan ere, hirugarren minuturako galiziarrek, Cabralek buruz sartutako golarekin, agerian utzi dituzte eibartarren defentsako ahuleziak.
Horrenbestez, Ligan gertatutakoa errepikatu da: geldikako jokaldi batean akatsa egin dute, gola jaso dute eta ez dira erasoko aukerak sortzeko gai izan.
Alabaina, itxaropena ez omen da inoiz galdu behar, are gutxiago Sergi Enrich bezalako jokalari bat taldea izanda. Juncak ezker hegaletik egindako erdiraketa bat aprobetxatu du aurrelariak markagailuan berdinketa jarri duen gola egiteko.
Golak etxekoak suspertu ditu, eta hurrengo minutuetan batzuk eta besteak baloia menderatu eta arerioaren areara hurbiltzen saiatu dira, baina aukera garbirik sortu gabe.
Zoritxarrez, baina, atsedenaldia heltzear zegoela, Eibar taldeko erdiko atzelariek huts egin dute berriro, eta Guidettik ez du barkatu gola egiteko, oraingoan ere buruz.
Atsedenalditik bueltako lehen minutuetan, Eibar galiziarren atera hurbiltzeko saiakerak egin ditu, baina nahi eta ezin ibili dira gehienetan. Celtak, bere aldetik, ez du behar baino gehiago arriskatu eta eroso aritu da zelaian.
Inui eta Kike Garcia zelairatzeak on egin dio taldeari, eta azken minutuetan estu hartu du Celta, hegaletatik egindako jokaldien eta area barruan jarritako baloien bitartez, azkenean heldu ez den berdinketaren bila.
Unzuek zuzentzen dituen jokalariak oso serio aritu dira defentsan, eta abantaila garrantzitsuarekin ekingo diote bueltako partidari Balaidosen.
Fitxa teknikoa:
Eibar 1: Riesgo; Rubén Peña. Oliveira, Lombán, Gálvez (Arbilla, 63. min), Juncá; Jordán (Inui, 72. min), Rivera, Sarriegi, Bebé (Kike García, 82. min), Enrich.
Celta 2: Sergio; Hugo Mallo, Cabral, Fontás, Johny; Brais Méndez (Pablo Hernández, 72. min), Radoja, Jozabed (Wass, 63. min); Hemre, Guidetti (Maxi Gómez, 78. min), Andrew Hjulsag.
Golak: 0-1, 3. min, Cabral. 1-1, 17. min, Enrich. 1-2, 43. min, Guidetti.
Epailea: Undiano Mallenco. Txartel horiak: Oliveira, Lombán eta Sarriegi (Eibar).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa