14:37

Eibar

Konfirmatuta

David Lombanek urtebeterako sinatu du Eibarrekin

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak 117 partida jokatu ditu Lehen Mailan, eta zazpi gol egin ditu.

  • David Lomban. Argazkia: @SDEibar.

    David Lomban. Argazkia: @SDEibar.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Lomban atzelaria Eibarreko jokalari da, beharrezko osasun azterketa gainditu eta gero.

David Rodriguez Lomban (Mieres, 1987), libre iritsi da Eibarrera, bere aurreko taldea, Granada CF, bigarren mailara jaitsi ostean. Lombanek denboraldi baterako sinatu du Eibarrekin.

Real Oviedo eta Valencia CF taldeen harrobietan ibili eta gero, Salamancan, Xerezen, Bartzeona B-n, Elxen eta Granadan aritu da. Azken lau denboraldiak La Ligan eman ditu; bi Elxen eta beste bi Granadan.

117 neurketa jokatu ditu Lehen Mailan, 7 gol sartuz, eta 129 norgehiagoka Bigarren mailan, zazpi golekin.

zazpi golekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    08 16:15 - 17:30 HERRI KIROLAK | Kirol Herri
    08 17:05 - 20:00 PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz
    08 22:15 - 23:45 ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena