00:45

Eibar

0-1, Charlesen golarekin

Eibarrek, oso sendo, garaipena lortu du Rosaledako estreinaldian

Erredakzioa

Charlesek egin du armaginen gola, Eibarrekin jokatu duen lehen partidan. Jose Angelek egin dio erdiraketa, 57. minutuan, garaipena eskuratzeko.

  • Jokaldi honetan egin du Charlesek Eibarren gola. Argazkia: EFE.

    Jokaldi honetan egin du Charlesek Eibarren gola. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Angelek erdiratu du, ezkerretik, eta Charlesek errematatu du, buruz, Malagako atetik gertutik; 57. minutuan iritsi da Eibarren gola, alegia, Rosaledako partidako jokaldi erabakigarria. 0-1 irabazi dute Mendilibarren gizonek, eta ondo merezita dakartzate hiru puntuak; izan ere, Malagak lehen minutuetan egindako ahaleginak indargabetu dituzte, eta arerioa baino hobeto ibili dira bigarren zatian. Jose Angelek eta Charlesek, gaur debuta egin dutenetako bik, garaipenaren gola sortu eta gauzatu dute.

Lehen zatian ez da golik izan, eta parekatua izan da. Malaga saiatu da jokoa menderatzen, Rosaledako zaleen animoen artean, eta lortu du hasieran, baina Eibar ere sendo ibili da; Mendilibarren gizonak ondo baino hobeto kokatu dira zelaian. Borroka estua bizi izan da, eta atsedenaldiko berdinketak den-dena uzten zuen, erabakitzeko, bigarren zatirako.

Bigarren zatian, Eibar nabarmen hobeto

Atsedenaldiaren ostean, baina, Eibar hobeto ibili da, nabarmen. Armaginek arriskua sortu dute hainbat jokalditan, eta, aldiz, ez dute ia estutasunik izan euren atea defendatzeko. Atzealdean, azkar lapurtu izan dute baloia, eta bizi irten dira erasora Mendilibarren jokalariak. Horrelako batean, 57. minutuan, Jose Angelek ezkerrean jaso du, eta erdiraketa polita jarri du Malagaren arearen barruan; Charles penalti-puntutik sartu da, eta buruz bidali du sareetara. Gol bat, hiru puntu.

Emaitzak zelaian ikusitakoa islatu du. Eibarrek, azken finean, aurreko denboraldian erakutsitako maila bikainari eutsi dio hasiera honetan. Igandean, Ipuruan, Eibar-Athletic derbia.

Fitxa teknikoa:

0.- Malaga CF: Roberto; Rosales, Baysse, Luis Hernandez, Diego Gonzalez (Jony, 59. m), Juan Carlos; Juanpi (Ontiveros, 66. m), Recio (En-Nesyri, 82. m), Kuzmanovic; Adrian eta Borja Baston.

1.- SD Eibar: Dmitrovic; Capa, Paulo Oliveira, Ramis, Jose Angel; Ruben Peña (Sergi Enrich, 75. m), Jordan, Dani Garcia, Inui; Charles (I. Alejo, 66. m) eta Kike (Rivera, 85. m).

Gola: 0-1, 57. m: Charles.

Charles.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena