Eibar
Denboraldiaurrea
Agentziak | Erredakzioa
Schalke 04 talde alemaniarrarekin 1 eta 0 galdu dute Cotek bere atean egindako golaren ondorioz.
Sergi Enrich. Argazkia: Efe.
Eibarrek galdu egin du Austriako egonaldian jokatutako lagunarteko azken partida. Schalke 04 talde alemaniarra izan dute aurkari eta 1 eta 0 galdu dute, Coitek bere atean egindako gol batekin.
Mendilibarrek goitik behera aldatu du Alanyasporti 3 eta 1 irabazi zion hamaikakoa, eta armaginek ondo eutsi diete alemaniarrei. Markagailuan aurretik jartzeko aukerak ere izan dituzte.
Schalke ondo aritu da defentsan, baina erasoan ideiak ez ditu oso argi izan, eta, ondorioz, Asier Riesgok partida lasaia izan du.
Gola zoritxarreko jokaldi baten ondorioz iritsi da. 70. minutuan baloia Riesgori eman nahi izan dio, baina atezainak ez du harrapatu, eta ate barrura sartu da.
Eibarrek bi aukera argi izan ditu bigarren zatian partida berdintzeko, Enrichen hanketan garbiena, baina azkenean ezin izan dute golik egin. Austriako egonaldian jokatuko duten azken partida izan da; guztira, bi porrot (gaurkoa eta Watforde ingelesaren aurkakoa) eta bi garaipena (Leeds United eta Anyaspor) lortu dituzte.
Fitxa teknikoa
1.- Schalke 04: Fahraman; Naldo, Oczipka, Kehrer, Nastasic, Stambouli; Bentaleb, Caligiuri, Meyer, Burgstaller, Platte.
0.- Eibar: Riesgo (Areitio, 72. min), Ramis Oliveira, Cote, Rivera, Dani García, Sarriegi (Jordán, 72. min); Ruben Peña, Bebé, Enrich (Capa, 55. min), Charles (Kike, 72. min).
Golak: 1-0, 70. min: Cote, bere atean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa