11:28

Eibar

Denboraldi-aurrea

Eibarrek sendo jarraitzen du: 4-2 garaitu du Leeds United

Erredakzioa

Ingalaterrako Bigarren Mailan dago Leeds, eta elitera bueltatzeko ari da prestatzen, baina Eibarrek ez zion aukerarik eman; Sarriegik, Arbillak, Enrichek eta Oliveirak egin zituzten golak.

  • Sergi Enrichek sartu zuen hirugarren gola; irudian, taldeekidekin ospatzen. Argazkia: EiTB.

    Sergi Enrichek sartu zuen hirugarren gola; irudian, taldeekidekin ospatzen. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 1-0 galdu zuen larunbatean Watforden aurka, alegia, Ingalaterrako Lehen Mailako talde baten kontra, baina igandean Leeds Uniteden aurka jokatutako neurketan gauzak oso bestelakoak izan ziren; izan ere, 4-2ko emaitza lortu zuten Jose Luis Mendilibarren gizonek. Partida ona egin zuten armaginek, batez ere lehen zatian, eta Sarriegik, Arbillak, Enrichek eta Oliveirak egin zituzten Eibarren lau golak.

Esan bezala, lehen zatian bideratu zuen Eibarrek garaipena, 3-0eko emaitzarekin iritsi baitziren bi taldeak atsedenaldira. Bazirudien dena erabakita zegoela, baina Leedsek bi gol sartu zituen bigarren zatian, hamar minutuko aldearekin, eta itxaropena berreskuratu zuen; izan ere, partida bukatzeko hogei minutu falta ziren oraindik eibartarren aurkariak 3-2ko gola egin zuenean. Hala ere, azken txanpan, Oliveirak laugarrena egin zuen, burukada bikain baten bidez.

Mendilibarrek honako hamaikakoa atera zuen futbol-zelaira: Riesgo, Arbilla, Elgezabal, Paulo, Cote; Rivera, Sarriegi, Ruben Peña, Joan Jordan; Inui eta Sergi Enrich. Bigarren zatian, Ander Capak, Dani Garciak eta Bebek ere jokatu zuten.

e jokatu zuten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena