Eibar
2021era arteko fitxaketa
Agentziak | Erredakzioa
Zentrala Portugalgo selekzioarekin ibilitakoa da. Sporting Lisboa taldetik dator, eta 2021era arte izango da Ipuruan.
Albisteak (6)
Eibarrek Paulo Oliveira atzelaria fitxatu du. Lau denboraldiz izango da Ipuruako taldean, eta Sporting Lisboatik dator. Internazionala da, eta aurreko denboraldian Ligako hamahiru partida jokatu zituen.
Talde armaginak bere webgunean azaltzen duenez, Oliveira, 26 urtekoa bera, 'zentral indartsua da, trebea baloiarekin'. 2014-15 denboraldian iritsi zen Sportingera, Vitoria Guimaraes taldetik.
Hamaika partida ditu jokatuak Portugalgo selekzioarekin. 2021eko ekainera arte izango da Eibarren, sinatutako akordioaren arabera.
Hala, Oliveira Eibarrek egindako seigarren fitxaketa da; izan ere, portugaldarraz gain, ondorengo hauek fitxatu ditu klub armaginak: Ivan Alejo erdilaria (Alcorconetik) Marko Dimitrovic atezain serbiarra (Alcorconen zebilen), Charles aurrelaria (Malagatik), Joan Jordan erdilaria (Espanyoletik dator) eta Jose Angel atzelaria, Portotik azken hau.
otik azken hau.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa