Eibar
1-0
Erredakzioa
Armaginek 2-0 galdu dute Sanchez Pizjuan zelaian. Sarabiak sartu du lehen gola 30. minutuan eta Vitolok erabakita utzi du neurketa, 90. minutuan.
Remi eta Enrich Sevilla-Eibar partidan. Argazkia: EFE
Eibarrek porrota jaso du Sevillaren aurka (2-0) Sanchez Pizjuan zelaian LaLigako 23. jardunaldiko partidan. Armaginek norgehiagoka ona jokatu dute, baina Andaluziako taldea nagusi izan da jokoan eta aurkariaren ate aurrean.
Sevilla izan da baloiaren jabe lehen zatian, baina partidako lehen abagunea Eibarrek izan du; Lejeunek buruz egin duen errematea, ordea, Sergio Rico atezainak harrapatu du. Hurrengo jokaldian Sevillak erantzun du 'Mudo' Vazquezek kanpora bidali duen erremate baten bitartez. Ondorengo minutuetan bi taldeetako bat ere ez da gai izan abagune argiak sortzeko. Sevillak baloi-jabetza izan du abagune argiegirik sortu gabe, baina 30. minutuan gola sartu du Andaluziako taldeak; Ben Yedderrek eta Joveticek jokaldi onea egin dute, Montenegrokoak erdiraketa ona egin eta Sarabiak sare barrura bidali du jaurtiketa (1-0). Gola jaso ostean Eibarrek berdinketa lortzeko aukera izan du, baina Sergio Rico atezainak ondo desbideratu du Ruben Peñaren jaurtiketa.
Bigarren zatiaren hasieran bi abisu eman ditu Eibarrek; Enrichen burukada Sergio Ricok harrapatu du, eta Adrianen jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan da N'Zonzik egindako huts baten ostean. Sevillak ez du erantzun 70. minutura arte. Vitolok kanpora bidali du jaurtiketa Yoel atezainaren aurrean eta Eibarreko atezainak andaluziarren gola eragotzi du 76. minutuan N’Zonziren erremateari erantzun bikaina emanda. Armaginak berdinketa lortzetik gertu egon dira Lunak egin duen erdiraketa baten eraginez eta Pedro Leonek langa gainetik bidali du falta jaurtiketa bat. Partidako 90. minutuan Vitolok 2-0ekoa sartu eta neurketa guztiz erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
2 - Sevilla: Sergio Rico; Mercado (Mariano, m.46), Rami, Lenglet, Escudero; N'Zonzi, Franco Vazquez; Sarabia, Nasri (Kranevitter, m.70), Jovetic; eta Ben Yedder (Vitolo, m.59).
0 - Eibar: Yoel; Capa, Mauro Dos Santos, Lejeune, Arbilla (Luna, m.66); Escalante, Fran Rico; Pedro Leon, Adrian (Bebe, m.66), Rubén Peña (Nano, m.82); eta Sergi Enrich.
Golak: 1-0, M.31: Sarabia. 2-0, M.91: Vitolo.
Epailea: Alfonso Javier Alvarez Izquierdo.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa