Eibar
Errege Kopa
Agentziak | Erredakzioa
Armaginak galtzaile atera dira Calderonen, Atletico Madrilen aurka jokatutako joaneko partidan. Griezmannek, Correak eta Gameirok egin dituzte golak.
Griezmann, lehen goleko jokaldian. Argazkia: Efe.
Atletico Madrilek ia erabakita utzi du Eibarren aurkako kanporaketa, Errege Kopako final-laurdenetan. Madrildarrak 3 eta 0 gailendu dira Calderonen jokatutako joaneko neurketan, Antoine Griezmannek, Angel Correak eta Kevin Gameirok egindako golari esker.
Savicen gola jokoz kanpokoagatik baliorik gabe utzi eta gutxira iritsi da madrildarrenlehen gola. Griezmannek egin du baloia buruarekin errematatuz, Yoelek egindako huts galanta aprobetxatuta. Beste bi golak bigarren zatian iritsi dira.
Bigarrena Correa argentinarrak egin du 60. minutuan. Ondoren, Simeonek aldagelara bidali du eta bere ordez Kevin Gameiro hirugarren golaren egilea atera da.
Hirugarren gol hori zazpi minutu geroago iritsi da. Frantziarrak azken zortzi partidetan egiten duen lehen gola da.
Lehen zati txukuna egin ostean, armaginak ez dira batere fin ibili bigarrenean. 3 eta 0ekoak Ipuruan mirari bat egitera behartzen ditu eibartarrak, Kopako finalerdietan sartzeko.
Fitxa teknikoa
3 - Atletico de Madril: Moyá; Juanfran, Giménez, Savic, Filipe; Correa (Gameiro, 62. min), Saúl, Koke, Gaitán (Godín, 75. min); Carrasco (Gabi, 65. min) eta Griezmann.
0 - Eibar: Yoel; Capa, Gálvez, Lejeune, Rubén Peña; Rivera; Inui (Luna, 64. min), Fran Rico, Escalante (Sarriegi, 73. min), Bebé; eta Adrián (Sergi Enrich, 64. min).
Golak: 1-0, 27. min: Griezmann. 2-0, 60. min: Correa. 3-0, 67. min: Gameiro.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa