18:09

Eibar

Porrota Ipuruan

Saririk gabeko ahalegina egin du Eibarrek (0-2)

Agentziak | Erredakzioa

Mendilibarren taldeak galdu egin du Ipuruan, Saulek eta Griezmannek egindako golen ondorioz.

  • Griezmann, bigarren golaren egilea, eta Lejeune. Argazkia: Efe.

    Griezmann, bigarren golaren egilea, eta Lejeune. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atletico Madril 0 eta 2 gailendu zaio Eibarri Ipuruan, Saulek eta Griezmannek bigarren zatian egindako golei esker. Armaginek ondo hasi dute partida, baina minutuek aurrera egin ahala, Atletico nagusitzen joan da.

Ipuruako zelaiaren herena izoztuta egon da, aste honetako tenperatura baxuen ondorioz, eta horrek neurketa baldintzatu du, baloia mugitzea zailagoa izan delako.

Lehen zatian, eibartarrak hobeto aritu dira, baloia hobeto mugitu eta jokoaren erritmoa kontrolpean izan dute, etxean talde sendoa direla argi eta garbi utziz.

Gipuzkoarrak jo eta ke aritu dira erasoan, aukeraren bat ere izan dute, baina golik sartu barik.

Atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi dira, armaginek zer edo zer gehiago merezi izan duten arren.

Atletico hobeto, atsedenaldiaren ostean

Bigarren zatian, madrildarrek hobeto jokatu dute, eta motzean ateratako korner batean Saulek 0 eta 1ekoa egin du.

Eibarrek ez du amore eman, eta berdintzeko aukerak izan ditu, baina gehiegi barkatu du. Barkatu ez duena Griezmann frantziarra izan da, Gameirorekin batera egindako kontraerasoan bigarren gola egin baitu Simeoneren taldearentzat.

 

Fitxa teknikoa

0. Eibar: Yoel; Capa, Dos Santos, Lejeune, Antonio Luna; Fran Rico, Dani García; Pedro León (Rubén Peña, 75. min), Adrián (Nano, 81. min), Inui (Bebé, 67. min); eta Sergi Enrich.

2  Atletico Madril: Moyá; Vrsaljko (Juanfran, 46. min), Savic, Godín, Filipe Luis; Giménez; Griezmann, Gabi, Saúl, Koke; eta Fernando Torres (Gameiro, 70. min).

Golak: 0-1. 53. min Saúl; 0-2. 73. min Griezmann.


t="utf-8">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena