20:12

Eibar

1-2

Granadan irabazi du Eibarrek, azken momentuan eta bat gutxiagorekin

Agentziak | Erredakzioa

Sergi Enrichek egin du garaipenaren gola, Kravetsen berdinketa ontzat eta ziurtzat ematen zenean. Asier Riesgok txartel gorria ikusi du lehenengo zatian.

  • Asier Riesgok txartel gorria ikusi du / EFE.

    Asier Riesgok txartel gorria ikusi du / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sergi Enrichen gol batek partidaren azken jokaldian garaipena eman dio Eibarri (1-2). Bat gutxiagorekin jokatu dute Asier Riesgo atezaina kanporatu dutenetik. Granadak ez du oraindik Ligan irabazi.

Talde armagina, hamarrekin 32. minutuik, aurretik jarri da atsedenaldia baino lehen, Pedro Leonen gol bati esker. Andaluziarrak nagusi izan dira bigarren zatian, eta ordu laurden falta zenean berdindu dute, Artem Kravets golegilearen bidez.

Hala ere, Granada hobeto zebilenean Yoelen atearen aurrean, Eibarren gola heldu da. Enrichek egin du, kontraeraso bikain batean, luzapenean.

FITXA TEKNIKOA

Granada: Ochoa; Tito, Vezo, Gastón Silva, Tabanou (Kravets, 46. min); Uche (Alberto Bueno,.46. min), Sergi Samper; Atzili (Carcela-González, 65. min), Boga, Pereira; y Ezequiel Ponce.

Eibar: Riesgo; Capa, Gálvez, Lejeune, Luna; Dani García, Fran Rico; Pedro León (Sergi Enrich, 55. min), Jota Peleteiro (Yoel, 33. min), Rubén; y Kike (Escalante, 46. min).

Goles: 0-1, 43. min: Pedro León. 1-1, 76. min: Kravets. 1-2, 93. min: Sergi Enrich.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena