Eibar
Igandean, 18:15ean
Agentziak | Erredakzioa
Granadari egingo diote bisita armaginek. Andaluziarrek oraindik ez dute irabazi, eta azken-hirugarrenak dira Ligako sailkapenean.
Granada-Eibar, igandean 18:15ean / EFE.
Eibarrek Granadaren zelaian jokatuko du, Ipuruatik kanpoko lehenengo puntuak eskuratzeko asmoz, igandean 18:15ean. Andaluziarrek ez dute oraindik irabazi. Las Palmasen aurka jasotako porrota (5-1) ahaztu nahi dute.
Los Carmenes zelaian ondo aritu izan da Eibar. Lehen Mailako bi bisitetan berdinketa bat (0-0) 2014-15 denboraldian, Gaizka Garitanorekin, eta garaipen bat (1-3), Mendilibarrekin, eskuratu dituzte.
Azken fitxaketetako hiruk debuta egiteko aukera dago: Fran Rico (Granada), Alexander Mesa 'Nano' (Tenerife) eta Anaitz Arbilla (Espanyol).
Bi armaginentzat neurketa berezia izango da. Alejandro Galvez atzelaria granadarra da, eta Fran Rico erdilariak Granadan jokatu du azken bost denboraldietan.
Ivan Ramis da baja bakarra. Astearteko entrenamenduan lesionatu zen, eta 10 eta 15 egun artean egongo da jokatu gabe. Florian Lejeune izan daiteke ordezkoa.
Paco Jemezen Granadak ez du bajarik izango.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Granada: Ochoa; Tito, Vezo, Uche, Gaston Silva; Krhin, Sergi Samper; Carcela-Gonzalez, Alberto Bueno, Boga; eta Ezequiel Ponce.
Eibar: Riesgo; Capa, Galvez, Lejeune, Antonio Luna; Escalante, Dani García; Pedro León, Jota Peleteiro, Bebe; eta Sergi Enrich.
a Sergi Enrich.Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa