Eibar
0-4
A.B.
Armaginek 0-4 galdu dute Ipuruan. Munirrek eta Messik sartutako golek partida erabakita utzi dute, lehen zatian. Messik penaltiz sartu du hirugarren gola, eta Suarezek egin du laugarrena.
Munirrek sartu du Eibarrek Barçaren aurka jaso duen lehen gola. Argazkia: EFE
Eibarrek 0-4 galdu du Bartzelonaren aurka Ipuruan eta armaginek laugarren porrota jarraian jaso dute BBVA Ligan. Lehen zatian Munirrek eta Messik sartu dituzten golek partida erabakita utzi dute. Bigarren zatian, Messik penaltiz eta Luis Suarezek sartutako golek biribildu dute Barçaren garaipena.
Erritmo bizia ezarri diote partidari bi taldeek eta joan-etorri horretan Bartzelonak eman du lehen kolpea; Luis Suarez area barruan sartu da, pasea eman dio Munirri eta honek baloia sare barrura bultzatu du (0-1). Golak min egin dio Eibarri eta Barçak bigarren gola sartzeko abagunea izan du; Luis Suarezek, ordea, abagune argia huts egin du. Hurrengo jokaldian etorri da Eibarren erantzuna, baina Ramisen errematea langa urratuta kanpora joan da. Une horretatik aurrera, norgehiagoka parekatu egin da, eta bi taldeetako batek ere ez du abagunerik sortu 31. minutura arte. Orduan, Munirrek bigarren gola sartzeko aukera paregabea huts egin du. Ondoren, armaginen erantzuna etorri da; Escalanteren errematea gutxigatik kanpora joan da 32. minutuan eta 39.ean, Busquetsek ia bere atean sartu du gola, Eibarrek egindako jokaldi on bat desbideratzerakoan. Lehen zatia blaugranen aldeko 0-1koarekin amaituko dela ematen izan du, baina Barçak 0-2koa sartu du kontraerasoan. Eibarreko defentsek bidea utzi diote Messiri, eta argentinarrak 0-2koa sartu du erasotasun handiarekin.
Bigarren zatiak ez du erritmo bizia izan, eta abaguneak ere falta izan dira. Bartzelonak kontrolpean izan du norgehiagoka; Eibar, aldiz, aldeak murrizten saiatu da, baina ez du Claudio Bravoren ate inguruan arrisku handirik sortu. Barçak ere ia ez du abagunerik izan bigarren zatian. 75. minutuan, ordea, epaileak Barçaren aldeko penaltia adierazi du, eta Messik 0-3koa sartu du. Hirugarren golarekin partida guztiz erabakita geratu da, baina lehia amaitu aurretik, Luis Enriquek zuzentzen duen taldeak gol bat gehiago egitea lortu du. Luis Suarezek biribildu du blaugranen garaipena, 0-4koa sartuta.
Fitxa teknikoa:
EIBAR: Riesgo; Capa, Pantic, Ramis, Junca; Dani García, Radosevic, Escalante (Hajrovic, 85. min), Adrian, Sergi Enrich (Inui, 89 min) eta Borja Baston (Saul Berjon, 68. min).
BARTZELONA: Bravo; Alves, Pique (Bartra, 79. min), Mascherano, Alba; Busquets (Vermaelen, 79. min), Arda (Sergi Roberto, 79. min), Rakitic; Messi, Suarez eta Munir.
Golak: 0 - 1, 7. min, Munir. 0 - 2, 41. min, Messi. 0 - 3, 76. min, Messi. 0 - 4, 83. min, Luis Suarez.
Epailea: Undiano Mallenco.
diano Mallenco.Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa