Eibar
Ekimena
Agentziak | Erredakzioa
Saltzen duen sarrera bakoitzeko, klubak 5 euro emango dio Errefuxiatuen NBEren Agentziari. Neurketa irailaren 19an jokatuko dute (larunbata da), 20:30ean.
Ipuruako harmaila, jendez lepo. Argazkia: EiTB.
Albisteak (9)
Eibar-Atletico Madril partidan, salduko den sarrera bakoitzak ACNURrentzako 5 euro balio izango du talde armaginak jakitera eman duenez. Neurketa irailaren 19an jokatuko dute, Ipuruan, 20:30ean.
Eibarko Udalak ere laguntza emango dio errefuxiatuez arduratzen den NBEren agentziari; klubaren laguntzak bat egingo du beste horrekin.
Eibarrek uste du futbola "gizarte-integraziorako eta mugak gainditzeko baliabidea dela, handienetakoa", eta nabarmendu du kirol hori izan dela "eibartarrek azken 75 urteetan izandako izpiritu solidario, abegitsu eta tolerantearen ordezkari onena".
Klubak aseguratu du "ezinezkoa dela ez ikusiarena egin", eta eskatu die hiritarrei "eskuzabalak izatea, egoera hobe baten bila joandako pertsona horiekin".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa