Eibar
Alex Aranzabal
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehen Mailan ikusten direla adierazi du Alex Aranzabalek, Eibarko presidenteak. Hala ere, oraindik zuhurtasuna eskatzen du. Espero denez, Elxek errekurtsoa aurkeztuko baitu.
Alex Aranzabal, Eibarren presidentea. Argazkia: EITB
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Eibarko presidentearen hitzetan, ?gaur, atzo baino hobeto gaude?, izan ere, ligako epaileak Elx bigarren mailara jaistea erabaki duenez, Lehen Mailan mantentzea lortu dugu. Hala ere, oraindik aurreratu ez gaitezen eskatzen dut, ?pausu erabakigarria baita, baina ez, ordea, behin betikoa?.
Horrela aztertu du Aranzabalek armaginen egungo egoera, Ligako epaileak Elx taldea Bigarren Mailara jaistea erabaki duen honetan, ?klubak Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekin dituen zorren eraginez?.
Lehen Mailan ikusten direla adierazi du armaginen presidenteak. Hala ere, oraindik zuhurtasuna eskatzen du. Espero denez, Elxek errekurtsoa aurkeztuko baitu.
Martxoaren 25ean, Futbol Profesionaleko Ligaren batzar batean erabaki zena azpimarratu nahi izan du Aranzabalek: ?Talde batek arau-haste larriengatik mailaz jaitsi behar baldin badu, sailkapenean bere ondoren dagoen taldeak hartuko du bere lekua?.
Elkartasuna Elxerekin
"Datozen bi hilabeteak, oso gogorrak izango dira", adierazi du Alex Aranzabalek, ?kudeatzeko zaila? baita egoera.
Armaginen presidenteak Elxek eta bere jokalariek bizi duten egoera gogor honen aurrean, elkartasuna aurkeztu du, eta ?arduradun bakarrak, taldea kudeatu dutenak? izan direla esan du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa