Eibar
Ipuruan
Mikel Dominguez | eitb.eus
Erasoan ondo aritu dira armaginak, baina Baccaren hasierako bi golak gehiegi izan dira.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Eibarrek ezin izan du Sevillarekin Ipuruan (1-3). Andaluziako taldearen kontraerasoen sendotasunak min eman dio Eibarri. Gogoak eta lana jarri dituzte, baina ondo kokatutako taldea izan dute aurrean armaginek. Punturik ez Eibarrentzat.
Erritmo eta presio altuekin hasi da norgehiagoka, baina ezin txarrago jarri zaio Eibarri. Ez da denbora asko igaro Sevilla aurretik jarri den arte. 7. minutuan, Reyesen pase bikain baten ostean, Baccari heldu zaio baloia, eta bakarrk atezainaren aurrean, hiru zutoien artean sartu du, Eibarren presio ahula jasota.
Andaluziarrek kontrolpean izan dute partida, oso ondo kokatuta egon direlako zelaigunean. Soilik 8 minutu beranduago, beste aldeko aukerari probetxua atera dio Sevillak aldeak irekitzeko. Iruretaren urrunketa arraro batean (belaunarekin eman dio), Baccari heldu zaio pilota, eta berriz egin du gola. Bigarrena sartu du Sevillak.
Kalitatea nabaria izan da lehenengo ordu laurdenean. Sevillak ezarri du, alde erosoa eskuratzeko. Baina Eibarrek, jaitsieran ez jaisteko borrokan, ez du partida galdutzat eman. Armaginek lehenengo aukera egin dute erantzun moduan, 19.ean: Piovaccariren burukada goitik joan zaio.
Gero, Eibarrek baloia berreskuratu du, eta horrela, aukerak ere, baina aurrean izan duen aurkariak ondo gorde du bere atea. Sevillak, ondo zelairatuta, ez du aukerarik eman. Nagusi izan da Eibar. Ez dute amore eman, baina sevillistek, eroso, abagune gutxi utzi dizkie. Piovacarriren erdiraketak izan dira Eibarren argienak. Italiarraren irristadak atsedenaldia baino lehen armaginen ezintasunaren adibide ona izan da.
Apurtutako ametsa
Lan zaila zuen aurretik Eibarrek atsedenaldiaren ostean. Hala ere, ez dute etsi, eta merezitako saria izan dute 51.ean. Piovaccari izan da, nor bestela, Eibarren gogoak bete dituena. Sevillak gaizki defendatu duen korner batean sartu lehenengo gola.
Sevillaren erreakzioa Eibarrena baino txikiagoa izan da. Indartsuago aritu dira bat eta bikoaren ostean. Sevillisten erasoak, gainera, geroz eta zehaztugabeak izan dira. Ondo egin du atzera, ordea, eta Eibarren saiakera adoretsuak zaildu dituzte. Piovaccari bigarrena egitetik gertu egon da, eta Eibarrek nagusitasuna eta arrisku sentsazioa handitu du.
Baina, Sevillaren kontraeraso batean, neurketaren azken sententzia etorri da. 54. minutuan, Baccak ondo bidali dio Reyesi baloia, eta ez du hutsik egin Iruretaren kontra. Ez da partida bukatu, ordu erdiren faltan, baina markagailuko aldea gero eta urrunago ikusi du Eibarrek. Sevillaren atzeko lan ona eta aurreko eraginkortasunak erabaki dute, eta Eibar garaipenaren zain geratu beharko da.
FITXA TEKNIKOA
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Lillo, Añibarro, Didac Vila (Abraham 70. min); Borja Fernandez, Dani Garcia; Capa (Javi Lara, 80. min), Arruabarrena (Lekic, 80. min), Manu del Moral; eta Piovaccari.
Sevilla: Sergio Rico; Coke, Arribas, Kolodziejczak, Fernando Navarro; Reyes (Denis Suárez, 66. min), M'Bia, Iborra, Aleix Vidal; Iago Aspas (Gameiro, 60. min) eta Bacca (Banega, 74. min).
Golak: 0-1. 6. min. Bacca; 0-2. 15. min. Bacca; 1-2. 51. min. Piovaccari; 1-3. m63. min. Reyes.
63. min. Reyes.Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa