Eibar
Zazpigarren porrota
Leire Etxazarra | eitb.eus
Armaginak aurretik jarri dira Berjonek egindako gol ederrari esker. Baina 10 minutu geroago, Levantek bi gol egin ditu zorigaiztoko bi jokalditan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Eibarrek porrota jaso du Ciutat de valentzia zelaian, Levanteren aurka jokatutako partidan. Armaginek ez dute neurketa txarra jokatu, baina Jaimeren arean izandako zorigazitoko bi jokaldik garaipena esku-eskura jarri diete Lucas Alcarazen gizonei.
Lehen zati kaskarra jokatu dute bi taldeek. oso futbol gutxi ikusi da berdegunean; eta gol aukera argirik, ez. Levante gogotsu atera da erasora, batez ere eskuineko hegala aprobetxatuta, baina minutuek aurrera egin ahala, armaginek hobera egin dute eta Levanteri neurria hartu diote.
Gauzak horrela, partida orekatua joan da. Capak 13. minutuan egindako jokaldia eta Javi Lara 28.ean egindako jaurtiketa izan dira aukerarik aipagarrienak.
Golak atsedenaldiaren ostean iritsi dira. Eibarrek egin du lehenengoa, 55.ean. Gol ederra, gainera. Del Moralek eta Bovedak jokaldia egin dute eskumatik, baloia arean jarri dute eta Saul Berjonek sekulako bolea jo du, Mariño gaindituz. Gol bikaina, esan bezala; eta oso garrantzitsua.
Bi gol, bi minututan
Baina pozak gutxi iraun du Garitanoren mutilen etxean. 65. minutuan, zorigaiztoko jokaldia izan da Eibarren arean, errebote ugari, eta Barralek ia konturatu gabe sartu du baloia gipuzkoarrenatean.
Burua altxatzeko denborarik gabe, Levantek bigarrena egin du, 67.ean: armaginen defentsak sekulako hutsa egin du, eta Uchek Jaime gainditu du, baloia gurutzatuz.
Eibarrek ez du erreakzionatzeko modurik izan. Are gehiago, etxeko taldeak aukera argia izan du hirugarrena egiteko, baina Jaimek ondo erantzun dio Camarasaren jaurtiketari, 86.ean.
Larunbatean, Bartzelona
Azkenean 2-1, Levanteren alde. Zazpigarren porrota jarraian Eibarrentzat, eta zortzi partida dagoeneko garaipenik lortu gabe. Levante, gainera, aukari zuzena da Lehen Mailan jarraitzeko borrokan. Eta datorren larunbatean, nor eta Bartzelona dator Ipuruara.
Fitxa teknikoa:
2. Levante: Mariño, Morales, Ramis, Navarro, Toño; Camarasa (Jose Mari, 91. min), Simao, Xumetra, Rubén (El Zhar, 60. min); Barral eta Uche (Casadesús, 80. min).
1. Eibar: Jaime, Bóveda, Raúl Navas, Ekiza (Borja, 87. min), Lillo; Dani García, Saúl Berjón, Capa (Piovaccari, 71. min), Manu del Moral, Javi Lara eta Lekic (Arruabarrena, 71. min).
Golak: 0-1, 55. min: Saúl Berjón. 1-1, 65. min: Barral. 2-1, 67. min: Uche.
Uche.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa