Eibar
Celtaren aurka
Erredakzioa
Talde armaginak sufritutako garaipena eskuratu du Balaidosen, Manu del Moralek, 30. minutuan, egindako golari esker.
Manu del Moral, golegilea. Argazkia: EFE
Eibarrek garrantzi handiko garaipena erdietsi du Balaidosen, Celtaren aurka (0-1). Ez da garaipen erraza izan eta azken unera arte dena eman behar izan dute.
Galiziak taldea gehiago izan da lehen zatian. Baloia izan du, arriskuarekin hurbildu da Iruretaren ate ingurura eta markagailua estreinatzeko hainbat gol-aukera izan ditu, baina Eibarrek hartu du aurrea. Manul del Moralek egin du 0-1eko, 30. minutuan, Arruabarrenaren pase bikaina baliatuta.
Armaginen golak min egin dio Celtari, baina golaren bila jarraitu du. Hala ere, zehaztasuna falta izan zaio.
Atsedenaldiaren ostean, baloiaren-jabetzari eutsi dio Berizzoren taldeak, eta behin eta berriro saiatu da banakoaren gola egiten. Eibar bere arean sartu da eta gorputz eta arimaz defendatu du. Augusto, Nolito, Charles, Orellana eta Larrivey jokalariek neurketa berdintzeko abaguneak izan dituzte, baina Xabi Irureta atezaina onik atera da.
Gaizka Garitanoren taldeak asko sufritu du azken minutuetan, eta 92.ean langara bidali du Krohn-Dehlik baloia, baina saria lortu du azkenean: urrezko hiru puntu.
Fitxa teknikoa:
0 - Celta : Sergio Alvarez; Hugo Mallo (Charles, 73'), Cabral, Fontas, Jonny (Planas, 82'); Radoja (Augusto Fernandez, 62'), Krohn-Dehli, Alex Lopez; Nolito, Orellana eta Larrivey.
1 - Eibar: Irureta; Boveda, Raul Navas, Albentosa, Lillo; Capa (Angel, 85'), Boateng, Dani Garcia, Saul (Abraham, 43'); Arruabarrena eta Manu del Moral (Errasti, 80').
Golak:
0-1 Manu del Moral, 29';
del Moral, 29';Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa