17:46

Eibar

22:00etan, Malagan

Eibarrek hiru puntuak ditu helburu

Erredakzioa

Talde armaginak liga hasieran defentsan erakutsitako sendotasuna berreskuratu nahi du. Borja Ekiza, azken orduko baja.

0:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek Malagari egingo dio bisita gaur, BBVA Ligako 11. jardunaldiko partidan. Azken jardunaldian, garaipena eskuratu zuen Vallecasen eta amaiera eman zion bost partidako bolada kaskarrari.

Talde armaginak liga hasieran defentsan erakutsitako sendotasuna berreskuratu nahi du. Aurreneko sei partidetan lau gol baino ez zituen jaso. Azken lau jardunaldietan, ordea, bederatzi sartu dizkiote.

Gaizka Garitanok lau baja ditu: Federico Piovaccari aurrelari italiarra, Dídac Vila hegalekoa, Txema Añibarro atzelaria, eta Borja Ekiza, azken orduko baja.

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Kameni; Torres, Angeleri, Weligton, Boka; Samu García, Darder, Camacho, Samu Castillejo; Amrabat eta Juanmi.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raúl Navas, Lillo edo Abraham; Errasti, Dani García; Capa, Arruabarrena, Saul Berjon; eta Angel edo Manu del Moral.

Epailea: Juan Martinez Munuera

Ordua: 22.00

Futbol-zelaia: La Rosaleda

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Eibar

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena