Eibar
Rayoren aurka
Erredakzioa
Partida ero batean, 0-2 aurreratu dira armaginak, etxekoek partida berdindu dute minutu bakar batean, eta Mikel Arruabarrenaren golarekin urrezko hiru puntu eskuratu ditu taldeak.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Eibarrek denboraldiko bere hirugarren garaipena erdietsi du Rayo Vallecano, Vallecasen jokatutako partidan, mendean hartuta (2-3).
Armaginak txukun aritu dira lehen zati osoan zehar. Baloiaren-jabetza etxeko taldearena izan da, baina Eibarrek ez du hutsunerik utzi eta Rayok kostata mugitu du baloia.
Hala ere arriskuarekin hurbildu da Rayo, eta Baptistaok eta Amayak markagailua estreinatzeko abagunea izan dute. 25. minutuan Toño atezaina lesionatu da eta Cobeño sartu da bere ordez. 37.ean Nachok Bovedari egindako penaltia adierazi du epaileak, eta Arruabarrenak ez du hamaika metroetatik huts egin (0-1 ). Zalantzazko penaltia.
Piovaccarik gipuzkoarren bigarren gola sartu du bigarren zatia hasi eta berehala, 49.ean. Italiarrak Cobeño gainditu du, eta ondo errematatu ez duen arren, baloia sartu egin da. Lau minutu geroago, gola egiteko parada bikaina izan du Rayok. Iruretak aldaratu du lehenengo, eta ondoren, baloia marra gainditzear zegoenean, Bovedak urrundu du baloia. 54. ean geldiketa bikaina egin du Eibarreko atezainak, Kakutaren gola saihestuz.
Gaizka Garitanoren taldeak sufritu egin du, baina madrildarren lehen bultzada horri eutsi dio. Baina, ondoren, minutu bakar batean norgehiagoka berdindu du talde madrildarrak, Baptistaoren bi golekin. Brasildarrak burukada bikainarekin sartu du 1-2koa, eta hurrengo jokaldian, bigarren zutoinean agertu da bigarrena egiteko. Minutu bat lehenago, partida erabakita uzteko aukera ezin hobea izan du Piovaccarik.
Partida erotu egin da, eta Rayok, hirugarrena sartzeko asmoz, dena eman du. Eibarrek, bitartean, susperraldia zuen helburu, jasotako zaplaztekoaren ondorioz. Eta orduan, 85. minutuan, 2-3koa egin du Arruabarrenak Abrahamen pasea baliatuta. Zoragarria. Eibar bederatzigarren postuan jarri da sailkapen nagusian, 13 punturekin.
Fitxa teknikoa:
2 - Rayo Vallecano: Toño (Cobeño, 25'); Tito, Amaya, Ze Castro (Lica, 51'), Nacho; Trashorras, Raul Baena; Aquino (Manucho, 63'), Bueno, Kakuta; eta Leo Baptistao.
3 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Ekiza, Lillo (Raul Navas, 75'); Errasti, Dani Garcia; Capa (Abraham, 70'), Arruabarrena, Saul Berjon; eta Piovaccari (Manu del Moral, 75').
Golak:
0-1: 37 Arruabarrena', penaltiz;
0-2: 50' Piovaccari;
1-2: 68' Leo Baptistao;
2-2: 69' Leo Baptistao;
2-3: 86' Arruabarrena.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa