Eibar
3-3 Levanteren aurka
Leire Etxazarra | eitb.eus
Gaizka Garitanoren taldeak 93. minutuan lortu du berdinketa, partida osoan Levanteren atzetik joan ostean.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Partida zoroa jokatu dute Eibarrek eta Mendilibarren Levantek. Azkenean, eta dena galduta zegoela zirudienean, gipuzkoarrek puntu bat salbatu dute Ipuruan, 93. minutuan Piovaccarik sartutako golari esker.
Norgehiagoka gaizki, oso gaizki, hasi da Eibarrentzat, Moralesek aurretik jarri baitu Levante, 2. minutuan. Armaginen jokalari ohiak baloia arean hartu du eta Irureta gainditu du baloia gurutzatuta.
Lehen minutuetan, gipuzkoarrek ez dute asmatu jokoaren kontrola hartzeko orduan. Atzean segurtasuna falta izan zaie, eta aurrera egin duten arren, ez dute arrisku handirik sortu. 22. Minutuan gauzak aldatzen hasi dira. Saulek urrutitik egin du saiakera, baina Mariñok eskua atera eta baloia kornerrera aldendu du.
24. minutuan, Albentosak beste aukera bat izan du, baina bere burukadari erantzun bikaina eman dio Mariñok.
Garitanoren taldeak hovera egin du, baina Levantek arriskua sortzen jarraitu du. 36. Minutuan, Barralek bigarrena sartzeko aukera bikoitza izan du, baina baloia gora joan zaio, Iruretaren erantzunaren ostean. 0 eta 2koa handik zazpi minutuan iritsi da. Moralesek jokaldi bikaina egin du area barruan eta defentsaren aldaratzea Camarasari iritsi zaio. Levanteko jokalariak ez du barkatu.
Gol ederrak bigarren zatian
Bigarren zatia hasi eta berehala egin du Eibarrek lehen gola: Javi Larak lortu du, zorte apur batekin, baloiak atzelari baten bizkarrean jo baitu atera sartu aurretik.
Armaginak erasora jo dute eta ahaleginak saria izan du Saul Berjonek sartu duen gol ikaragarriarekin. Jokalariak bolea ikusgarria jaurti du, eta atezainak ezin izan du ezertxo ere egin. Bina markagailuan.
Polemika
Neurketako jokaldi polemikoa 76. minutuan izan da: epaileak baliorik gabe utzi du Piovaccarik sartutako gola, jokoz kanpo adierazita. Baina aurrelaria leku zuzenetik atera da baloiaren bila. Eta 3-2koa izan zitekeenetik 2 -3kora pasa da partida, Casadesusek Levante berriro aurretik jarri baitu, honek ere gol ederra eginda.
Luzapenean, eta Levante garaipena ospatzen hastera zegoela, Piovaccarik etxekoen hirugarren sartu du. Azkenean, puntu bana eta Eibarrek puntuak biltzen jarraitzen du.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa