16:09

Eibar

Aurkezpena

Manu del Moral: 'Pozarren nago Eibarrek ematen didan aukerarekin'

A.B.

Aurrelari andaluziarra Sevillatik utzita dator talde armaginera eta astelehen honetan aurkeztu dute Ipuruan.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manu del Moral 30 urteko aurrelaria aurkeztu du Eibarrek astelehen honetan Ipuruan. Jaeneko jokalaria Sevillak utzita iritsi da talde armaginera. Aurkezpen ekitaldian Alex Aranzabal Eibarreko presidentea eta Fran Garagarza kirol zuzendaria ere egon dira.

"Nire bertsio onena berreskuratu beharra daukat, eta horretarako konfiantza eskaintzen didan talde batera etorri behar izan dut. Hemen konfiantza eskaini didate, eta oso pozik nago Eibarrek ematen didan aukerarekin. Talde txikia, baina familia handia da Eibar", esan du Manu del Moralek bere aurkezpenean.

Aurrelari andaluziarrak 20 zenbakia eramango du talde armaginean. "Lesioak atzean uztea” eta bere lana "taldearentzat baliagarria" izatea espero du Del Moralek. Jaeneko jokalariaren ustez, "denboraldia gogorra izango da, baina ez Eibarrentzat bakarrik, talde guztientzat baizik. Guretzat zaila izango da mailari eustea, baina beste talde askorentzat ere. Helburua lortzeko gogotik lan egingo dugu".

Del Moralek 30 urte ditu, eta 200 partida baino gehiago jokatu ditu BBVA Ligan. Aurrelari andaluziarrak 50 gol sartu eta Lehen Mailan eman dituen zortzi denboraldietan Atletico Madril, Getafe, Sevilla eta Elx taldeetan jokatu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena