Eibar
Aguilar de Campoon
Erredakzioa
Galletaren Torneoa irabazi du talde armaginak, Aguilar de Campoon (Palentzia), Dani Nietoren gol bati esker.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Berriz irabazi du Eibarrek denboraldi-aurrean. Valladolidi gailendu zitzaion talde armagina, XX. Galletaren Torneoaren lagunartekoa, Aguilar de Campoon (Palentzia), Dani Nietoren gol bati esker.
Presio altuarekin hasi zuen neurketa Valladolidek, eta markagailuan aurretik jartzeko aukerak izan zituen. Sastreren jaurtiketa bat Eibarren atzelariek gelditu zuten, 4. muinutuan, eta Jeffrenen saiaketa batek ez zuen errematatzailerik aurkitu.
Aurrean Eibarren defentsa sendoa izan zuen Valladolidek, eta Manu del Moralek, Capak eta Angelek ere Dani Hernandez atezainari arazoak sortu zizkioten.
Atsedenaldiaren ostean, gola sartu zuen Eibarrek, 68. minutuan, Dani Nietoren falta jaurtiketa zuzen batean.
FITXA TEKNIKOA
Eibar: Irureta; Boveda (Lillo, 45. min), Albentosa, Raul Navas, Abraham (Arruabarrena, 61. min); Errasti, Dani Nieto (Ortega, 85. min), Dani Garcia, Capa (Javi Lara, 76. min), Manu del Moral (Kijera, 61. min) eta Ángel (Iriarte, 76. min).
Valladolid: Dani Hernandez; Chica (Chus Herrero, m78. min), Marc Valiente (Rueda, 70. min), Samuel, Mojica (Peña, 83. min); Sastre, Andre Leão, Jeffren, Oscar (Bergdich, 70. min), Omar (Timor, 78. min) eta Roger (Oscar Diaz, 78. min).
Gola: 68. min, 1-0: Dani Nieto.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa