Eibar
Lehen Mailan parte hartzeko
Erredakzioa
Klubak Kirol kontseiluak eskatzen zuen gutxienekoa erdietsi du, baina uztailaren 21era arte kontua zabalik mantenduko du.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Eibarrek BBVA Ligan parte hartzeko behar zuen kapital handitzea erdietsi du. Talde armaginak jakinarazi duenez, 1.716.700 euro lortu ditu.
"Kapital handitzea osatu da, helburua lortu dugu! Eskerrik asko guztioi!", adierazi du Eibarrek. Astelehenean helburua eskuratzetik oso gertu zeudela aitortu zuen Alex Aranzabal presidenteak.
"Posible dela argi geratu da. Eskerrak eman nahi diegu parte hartu duten guztiei. Kirol kontseiluak eskatzen zuen minimoa lortu dugu”, esan zuen Aranzabalek.
Hala ere, kontua uztailaren 21era arte zabalik mantenduko du talde gipuzkoarrak. Xedea bileran onartu ziren 1.980.000 eurotara heltzea da.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa