Eibar
2014-2015 denboraldia
Erredakzioa
Igoera lortu eta historia egin ostean, talde armagineko arduradunak jokalari guztiekin bildu dira, banan-banan, bakoitzaren egoera aztertzeko.
Albisteak (3)
Eibarreko zuzendaritza lanean da Eibarrek datorren denboraldian Lehen Mailan lehiatzeko erabiliko duen jokalarien taldea osatzeko. Astelehen honetan jokalariekin bildu dira, banan-banan, bakoitzaren egoera aztertzeko.
Kontratua amaitzen duten jokalariak
Diego Jiménez, Urko Vera eta Matias Ibáñez. Lillo eta Diego Rivas egoera berean daude, baina klubak haien egoera aztertuko du datozen asteetan.
Jatorrizko taldeetara itzultzen diren utzitako jokalariak
Yuri Berchiche (Reala), Alain Eizmendi (Reala), Gilvan Gomes (Hercules), Jota Peleteiro (Celta) eta Jose Morales (Levante).
Kontratua amaitu eta berritzeko eskaintza dutenak
Jon Irazusta, Txema Añibarro, Raúl Navas eta Mikel Arruabarrena. Dani Garciaren kasuan, Realarekin duen kontratua bukatzear da eta Eibarres eskaintza egin dio. Halaber, Aitor Arregik ere eskaintza bat du, beste talde batean utzita jokatzeko asmoarekin.
Kontratua indarrean dutenak
Xabi Iruretak, Jon Errastik eta Ander Capak hurrengo bi denboraldietarako kontratua dute. Eneko Bovedari, Gorka Kijerari eta Raul Abentosari, aldiz, urtebete geratzen zaie. David Mainzek ere beste urte baterajko kontratua du, baina klubak akordioa deuseztatzeko asmoa agertu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa