Eibar
Hypermotion Liga
I. G. | EITB
Armaginak ez dira Racingen mailan aritzeko gai izan, eta jaitsiera postuetan jarraitzen dute.
Villalibre ha marcado el segundo gol. Foto: SD Eibar
Eibarrek 4-0 galdu du Racingen aurka igande honetan Santanderren jokatu duen Hypermotion Ligako 16. jardunaldiko partida.
Ordu erdi eutsi diote armaginek etxeko taldeari, eta Racingen gol zaparrada jaso du ondoren.
Iñigo Vicentek egin du lehen gola, urrutitik egindako jaurtiketa batekin (1-0).
Bigarrena Villalibrek egin du, korner batean bigarren zutoinera buruz bikain errematatuta (2-0).
Bigarren zatian, hirugarren gola aurrekoa bezala iritsi da. Castrok korner bat errematatu du bigarren zutoinera, aldea are gehiago handitzeko (3-0).
Partida erabakita zegoela, Sangallik 4-0ekoa sartu du, falta bat azkar atera eta armaginen defentsa ustekabean harrapatuz.
Horrela, Eibarrek jaitsiera postuetan jarraitzen du.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar