18:55

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek puntu bat eskuratu du Sportingen aurka (1-1)

EITB

Talde armaginak Molinonen eten nahi zuen etxetik kanpoko bolada txarra, baina 1-1eko emaitzarekin konformatu behar izan du. Partidako golegileak Jose Corpas (Eibar) eta Jonathan Dubasin (Sporting) izan dira, azken hori penaltiz.

  • Sporting de Gijón VS. Eibar

    Sporting de Gijón VS. Eibar Foto: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 1-1 berdindu du Sportingen aurka, igande honetan, Molinonen jokatu duen Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida. Armaginek puntu baliotsua lortu dute Molinonen, minutu askotan nagusi izan den partidan, baina ordu laurden falta zenean, aurkariak berdindu egin du markagailua.

Bi taldeak zelaian kokatzen hasi direnean, Beñat San Joseren mutilek ezustean harrapatu du etxeko taldea, ezker hegaletik egindako eraso bertikal batean, eta Corpasek sare barrura bidali du baloia (0-1).

Partidaren azken txanpan, armaginen defentsak baloiarekin egindako akats bati esker, Dubasinek aurrea hartu dio Jairi, area barruan bertan, eta epaileak penaltia adierazi du. Dubasinek egin du berdinketaren gola (1-1).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena