19:17

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek penaltiei esker garaitu du Albacete (3-2)

EITB

Talde armaginak garaipena behar zuen, eta birritan irauli behar izan du markagailua, baina gaur hiru puntuak etxean geratu dira.

  • Eibar VS. Albacete Foto: @SDEibar

    Eibar VS. Albacete Foto: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sei jardunalditan garaipenik lortu gabe egon ondoren, Eibarrek hiru puntuak eskuratu ditu larunbat honetan, penaltiei esker, irabazten hasi den eta partida oso zail jarri dion Albacete menderatuta.

Partida hasi eta segundo gutxira, korner baten ondoren, Javi Villarrek baloia buruz jo du, eta Jeftek jaurtiketa indartsua egin du atetik metro batera. Horrela heldu da Albaceteren lehen gola (0-1).

Eibar motibazio handiarekin zelairatu da bigarren zatian. Hasi eta gutxira, Lizoain atezainak area barruan bota du Marton, eta epaileak penaltia adierazi du. Martonek berak jaurti du, eta berdinketaren gola egin du (1-1).

Golak etxekoak bultzatu ditu, eta bigarrenaren bila abiatu dira, baina Albacetek egin du bigarrena, Jeftek sartu baitu kontraeraso batean (1-2).

Hala ere, Eibar ez da behera etorri, eta hiru minutu eskasera, Martonek etxekoen bigarrena sartu du jokaldi on batean (2-2). VARek berrikusi ostean, epaileak ontzat eman du.

72. minutuan, Nevaren area barruan egindako penalti batek Eibar lehen aldiz aurretik jartzeko balio izan du. Corpasek jaurti du, eta garaipena eman dio talde armaginari (3-2).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena