18:53

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek eta Leganesek hutsean berdindu dute Ipuruan (0-0)

Agentziak | EITB

Armaginek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina bisitarien atezaina oso ziur aritu da atepean.

  • Arbilla, Leganeseko jokalari batekin. Argazkia: @SDEibar.

    Arbilla, Leganeseko jokalari batekin. Argazkia: @SDEibar.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek eta Leganesek hutsean berdindu dute Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida. Emaitza horrekin, bi taldeen egoera ez da aldatu: armaginak etxean neurketarik galdu gabe jarraitzen dute eta Madrilgo taldeak ez du porrotik jaso etxetik kanpo.

Neurketako lehen aukera argia Naimek izan du Leganesentzat. Gipuzkoako taldearen aldetik, Arbillak gola gertu izan du, baina ez du asmatu baloia atean sartzeko orduan.

35. minutuan, Guruzetak oso gertu izan du gola, baina Sorianok geldiketa bikaina egin du gola saihesteko.

Bigarren zatiaren lehen segundoetan, Naimek arriskua sortu du Magunagoitiaren atean, baina ezin izan du gola egin. 55. minutuan, etxeko taldearen jokaldi batean, Guruzetaren jaurtiketak zutoina jo du.  

Azken minutuetan, Bautistak ere aukera argia izan du. Ezin izan du Soriano gainditu, ordea.

Azkenean, 0-0 amaitu da partida, eta, horrela, Eibarrek eta Leganesek puntu bana eskuratu dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena