20:35

Athletic club

Europa Liga

San Mamesek berdinketa gris batekin esan dio agur Europari

Erredakzioa

Athleticek eta Sparta Pragak hutsean bukatu dute Katedralean jokatu den azken partida europarra. Llorentek entzundako txistuak eta futbolari gazteak izan dira protagonista.

  • Iker Muniain. Argazkia: EFE.

    Iker Muniain. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek berdinketa besterik ezin izan du lortu San Mamesen jokatu duen azken partida europarrean, Sparta Pragaren aurka. Katedral zaharrak agur esan die Europako norgehiagokei, hurrengo denboraldirako San Mames Barria prest egotea espero baita. Hori izan da partidaren daturik nabarmenena.

Talde zuri-gorria Europa Ligatik kanporatuta zegoen partida hasi baino lehen, eta Sparta Praga, berriz, hurrengo faserako sailkatuta etorri da San Mamesera. Garrantzi txikiko partida zen, beraz.

Athleticek ordezko jokalariz osatutako taldearekin jokatu du Europa Ligako azken partida. Llorente hasieratik aritu da zelaian, baina taldeak ezin izan du golik egin. Harrobikoek eman dute neurketa gris baten ukitu koloretsu bakarra. Jonas Ramalho eta Aymeric Laporte atzelariak nabarmendu dira.

Hotza izan da San Mamesen agurra. Ez da talderik nabarmendu, baina Sparta Pragak izan ditu aukera argienak, batez ere bigarren zatiaren hasieran.

Llorentek taldea ekainean utziko duela baieztatu duen astean, hasierako hamaikakoan izan da. Txistuak, horren kontrako kantuak eta txalo gutxi entzun dira lehenengo zatian, eta Adurizek ordezkatu du bigarrenean. 13. minutuan, epaileak ez du ikusi aurrelariari egin dioten penalti argia, eta, hurrengo jokaldian, Skalakek txekiarren lehenengoa egin ahal izan du, baina baloia langara bota du. Raul Fernandezek hutsean utzi du Athleticen atea, laugarren aldiz aurten jokatu dituen bost partidetan.

Abagune argiena Aymeric Laportek izan du, buruz, baina Cech atezainak gelditu egin du. Bigarren zatian, esan bezala, Aduriz atera da, eta, berarekin batera, Erik Moran eta Alvaro Peña gazteak zelairatu dira, Toqueroren eta Muniainen ordez.

Athletic hobeto aritu da partidaren azken zatian. Ismael Lopezek luzapenean atera duen korner bat buruz errematatu du Aritz Adurizek, baina ezin izan du norgehiagoka zuri-gorrien alde jartzea lortu. San Mames zaharrak Europako txapelketa batean ikusi duen azken jokaldia izan da, neurketa goibel bati amaiera eman dion azken jokaldia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena