Athletic club
Europa Liga
Erredakzioa
Olympiquek eta Pragako taldeak bana egin ditu Txekiar Errepublikako hiriburuan. Zuri-gorriek frantziarren garaipena behar zuten bizirik jarraitzeko, baina txekiarren puntuak aukera barik utzi ditu.
Sparta Praga-Olympique Lyon (1-1). EFE
Frantziako taldearen aurka San Mamesen galdu ostean, bilbotarrek miraria behar zuten Europako lehiaketan aurrera egiteko. Bizkaitarrek Hapoel Kyriat eta Sparta mendean hartu behar zituzten, baina aldi berean txekiarrek ez zuten punturik bildu behar azken bi neurketetan.
Horrela, azken edizioko txapeldunordeak Europatik at utzi du berdinketak. Athleticek kaskar hasi eta oker bukatu du. Gauzak ez ziren ondo joan hasieratik; lehen jardunaldian Israelgo taldearen aurka berdinketa baino ez zuten lortu zuri-gorriek San Mamesen. Pragako eta Lyongo porrotek egoera gehiago okertu zuten eta etxeko azken hanka-sartzeak edozein aukera zapuztu zuen.
Stadion Letnako emaitzak atzeratutako partida garrantzirik gabe utzi du. Olympique eta Sparta multzoko bi sailkatuak izango dira eta lehiaketan aurrera egingo dute.
Azken jardunaldian, Lyonek Hapoel Kyriat hartuko du eta Athleticek Sparta San Mamesen.
Lyonek 13 puntu ditu dagoeneko eta multzoko txapelduna izango da, eta Spartak zortzi punturekin bigarren postua ziurtatu du.
Athleticek puntu bakarra bildu du eta zazpi lortzeko aukera baino ez du. Hapoelek bi puntu ditu eta zortzi biltzeko aukera du, baina Spartarekin average-a galduta du.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa