Athletic club
Lezaman
Erredakzioa
Klubak prentsaurrekoan ateratzeko eskatu dio aurrelari errioxarrari, baina ez du nahi izan.
Llorenteren artxiboko irudia, Lezaman. Argazkia: EFE
Fernando Llorente Athleticeko jokalaria izan da gaur Lezamako entrenamenduko protagonista nagusia. Aurrelari zuri-gorriak hedabideen aurrean irteteari uko egin dio.
Klubak prentsaurrekora ateratzeko eskatu dio, baina Rincon del Sotokoak ez du nahi izan. "Aurtenetxe jokalariaz gain, Llorente zen ateratzekoa, baina uko egin dio", jakitera eman du Athleticek bere Twitter ofizialaren bidez (@AthleticClub).
Athleticen eta Llorenteren arteko hoztasuna geroz eta nabariagoa da. Udan ez zuela Athleticekin berrituko jakinarazi zuen Llorentek eta hor hasi zen ika-mika. Nola bukatuko ote da?
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa