Athletic club
'Ez dago berririk'
Erredakzioa
"Llorente guretzako jokalari interesgarria da eta baita Athletic jokalariarentzako ere, baina ez dakit kluba lehen aukera bezala aintzat hartuko duen ala ez; ez dago berririk", adierazi du.
Albisteak (3)
Neguko merkatuan fitxaketarik ez dela izangoesan du Josu Urrutia Athleticeko presidenteak. Javi Martinezen aurkako ekintza legalen inguruan,oraindik "berririk ez" dagoela azaldu du. Bestalde, Realeko jokalariren bat fitxatzeko ahaleginik egin ez duela esan du.
Fernando Llorente aurrelaria neguko merkatuan Athleticen geratuko den edo talde zuri-gorria utziko duen ez dakiela baieztatu du presidenteak: "Ez dago berririk". Taldea Llorenterekin "lehiakorragoa" dela adierazi du Athleticeko presidenteak.
"Ez dakit, Fernandok esandakoari so egin eta ezin dezaket gehiago erantsi, gauzak irakurri eta entzun ditut, ez dakit zuzenak ala okerrak diren. Guretzako jokalari interesgarria da eta baita Athletic jokalariarentzako ere, baina hilabeteak igarota ez dakit kluba bere lehen aukera bezala aintzat hartuko duen ala ez; une honetan ez dago berririk", esan du Josu Urrutiak prentsaurrekoan.
Jokalariak "gogoeta egitea" espero duela azaldu du Athleticeko agintariak. "Ia taldeak bere kirol helburuak betetzen dituen"; izan ere, taldea "lehiakorragoa" da Fernando Llorenterekin. "Taldea indartsuagoa, eraginkorragoa eta lehiakorragoa da Llorenterekin", ziurtatu du.
Amorebieta
Fernando Amorebieta atzelariaren kontratu berritzearen inguruan, akordio batera heltzeko itxaropena agertu du Urrutiak. "Printzipioz, ez dago aurrerapausorik, baiezko erantzuna itxaroten ari gara, klubean jarraitzea nahi dugu eta jokalariak jarraitu nahi du, jarrera horrekin jarraitzen baldin badugu ona da, eta taldea egiten ari den esfortzua aintzat hartu behar du", adierazi du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa